Hitzak komunikazioaren oinarri dira, hitzez eraikitzen baititugu gure eguneroko interakzioak. Edozer adierazteko beharrezkoak ditugu, baina komunikazio ekintzak eraginkorrak izan daitezen arduratsuak izan behar dugu eta kontu handiz aukeratu behar ditugu. Aukeratzearen garrantziaz ohar zaitezten zenbait ariketa burutuko ditugu.
Lehen urratsa bideo labur bat ikustea izango da; ondoren, koadernoan gehinez bost edo sei lerroko hausnarketa egingo duzue.
Ondo hautatzearen garrantziaz sinistuta baldin bazaudete, bigarren urratsa eman dezakezue. Hurrengo blogeko jolasarekin gure lexikoa zabaltzeko aukera izango dugu.
Zelan joan zaizue? Hitz batzuekin arazoak izan dituzuela? Hona konponbidea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina