Bilatu bolean

2018(e)ko abenduaren 1(a), larunbata

KORRIKA

KORRIKA 21 DANTZARAKO PREST?
Datorren urtean korrika 21 izango dugu, dagoeneko bideoa aurkeztu dute.



Baina, zer dakizu korrikaren historiaz? Bilatu informazioa eta idatzi 20 lerroko testua hasieratik gaur egun arteko ibilbidea labur azalduz.

2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Badator euskaren eguna

BADATOR EUSKARAREN EGUNA!!!

Aste osoa daramagu Euskaraldia ospatzen. Horretarako "Gure konpromezuak" hartu ditugu eta gure hizkuntza zertarako eta norekin erabiltzen dugun hausnartu dugu; gainera, ikasturtean zehar zabalik egongo den "Euskararen Behatokia" ireki dugu eta gure inguruan topazen ditugun akatsen argazkia egin, zuzenketa bilatu eta dagokionari zuzen dezan eskatuko diogu.

Datorren astelehenean, abenduak 3an, euskararen eguna izango da. Badakizue antolatutako ekintzen artean,  esaera zaharren txapelketa egongo dela. Horretarako, esaera zahar bat aukeratu eta kartulina batean esaldia azaltzeko edo iradokitzeko irudia egin. Astelehenean pasabideak apainduko ditugu gure lanekin eta hamabi bikotek saria jasoko duzue.

Oraindik ez badaukazue argi nola edo zer egin, ideiak hartzeko ondoko aurkezpenera jo dezakezue. Jakina, aurkezpen honetakoak ezin dituzue aukeratu. Ea bada, irudimena astindu eta zorte on guztioi!!


2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

HASTAPENAK: GURE HITZAK ZAINTZEN

Hitzak komunikazioaren oinarri dira, hitzez eraikitzen baititugu gure eguneroko interakzioak. Edozer adierazteko beharrezkoak ditugu, baina komunikazio ekintzak eraginkorrak izan daitezen arduratsuak izan behar dugu eta kontu handiz aukeratu behar ditugu. Aukeratzearen garrantziaz ohar zaitezten zenbait ariketa burutuko ditugu.

Lehen urratsa bideo labur bat ikustea izango da; ondoren, koadernoan gehinez bost edo sei lerroko hausnarketa egingo duzue.

Ondo hautatzearen garrantziaz sinistuta baldin bazaudete, bigarren urratsa eman dezakezue. Hurrengo blogeko jolasarekin gure lexikoa zabaltzeko aukera izango dugu. Zelan joan zaizue? Hitz batzuekin arazoak izan dituzuela? Hona konponbidea


2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Ongi etorri zuen txoko berrira!

puerta abierat bilaketarekin bat datozen irudiakSartu, sartu barrura ez zaitezte atean gera! Aurrerago etorri denontzako lekua dago eta. Heldu da eguna, hona guztion artean partekatuko dugun gune berria!! Zoragarria izango da...
...etxerakoak apuntatzea ahaztu duzula? Arazorik ez! Apunteak ez dituzula topatzen? Laaasai! Lana entregatu behar duzula eta irakaslea ez duzula inondik topatzen! Kitto!!
Ibuprofenoa baino hobea, aizue. Hau bai pagotxa!! Hau guztia gutxi balitz oraindik ere aukera gehiago, gurasoei zuen lanak erakutsi nahi dizkiezula? Edo, taldekako proiektua non gorde ez dakizula?
Den-dena hementxe bertan klik batera, guztiok ikasteko eta gozatzeko herraminta birtuala izateko asmoz sortu dut bloga, eta denon ardura izango da gunea elikatzea eta eguneratua mantentzea.